Musikak duen erritmoaz komunikatzen da haurra
Norbaitek zioen bezala, garrantzitsuena ez da okinak zemat ogi egiten dituen, egindakoak nola eginda dauden baino. Musika bidea da, ez helburua.
Imanol Urbieta musikagile eta musika irakasle gipuzkoarraren esanetan, hizkuntza, mugimendua eta musikaterapia oso inportanteak dira haurrarentzat. Musikaren helburua ez da musikariak sortzea, musika bizitzea eta musikaz baliatzea baizik, norbere inhibizioak eta ezinak gainditzeko, komunikatzeko gogoa sortarazteko.
Hori dela eta, kontuan izan behar dugu haurraren komunikazio beharra. Umeak bere erritmoa, bere pultsazioa du. Bere erritmo horrek esaten dio besteekin bat egitea oso larria dela, baina hala ere umeak aurre egin behar du eta umeari lagundu egin behar zaio aurrera egiten. Hau da Imanolen eta orohar hezitzaileen sistemaren gunea; haurra nolakoa den asmatzea. "Nolako pultsazioa, nolako nortasuna duen asmatzea, gizarteratu edo eskolaratu aurretik. Musikaren bidez haurrekin bat egiten dugu. Musikak duen erritmoaz komunikatzen da haurra".
Musikan aditua dugun gipuzkoarraren hitzei une batez erreparatzerakoan, noizbait haur hezitzaile izango naizen honek bat egiten du hauekin. Baina ez bakarrik musika garrantzitsua dela esaten duenean; hau oinarri hartuz, haur bakoitzarekin inplikatu behar denaren aldeko apustua ere egiten dut, haur bakoitza osoki ezagutu eta hauen nahi eta beharrak kontuan hartuz, honekin baliatu umeak beren inguruarekin komunikatu ahal izateko.
Beraz, ez dago dudarik musika eta heziketa elkarloturik doazela.
2007/10/28
Egilea ane laka pagaldai en 11:50
Etiketak: erritmoa, heziketa, komunikazio beharra, musika
Etiquetas Technorati: erritmoa , heziketa , komunikazio beharra , musika
Etiquetas Blogalaxia: erritmoa , heziketa , komunikazio beharra , musika
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario