Herri kanten ikastaroa
Nork ez du izan noizbait estualdi bat haurrekin egonda, hauek aspertu direnean eta zer egin ez dakigula geratu garenean? Zuri oraindik gertatu ez bazaizu.. egon lasai, noizbait tokatuko zaizu eta!
Beraz, zer hobeto kanten inguruko ikastarotxo bat hartzea baino? Azpeitiko Udalak jarri du plan hori martxan eta ikastaroa ez da oso luzea izango. Honek, 10 ordu iraungo ditu eta guztiz amaitzean, landutako kantak eta partiturak biltzen dituen liburuxka bananduko zaio bakoitzari.
Honez gain, ikastaroa egin denaren agiria ere bananduko da joandakoen artean.
Zer, ez dauka itxura txarra, ezta? Ba badakizu, anima zaitez!
2007/10/28
Egilea ane laka pagaldai en 18:32 0 iruzkin
Etiketak: Azpeitiko Udala, kanten ikastaroak, liburuxka
Etiquetas Technorati: Azpeitiko Udala , kanten ikastaroak , liburuxka
Etiquetas Blogalaxia: Azpeitiko Udala , kanten ikastaroak , liburuxka
Bai hemen eta baita Dominikar Errepublikan ere!
Zeinek jaso dezake eskua "como los gorilas" kanta nork ezagutzen ez duen galdetuz gero? Badirudi mundu osoan zehar ezagun bihurtu dela.. baita Dominikar Errepublikan ere! Bai bai, sinetsidazu! Bertan praktiketan egon den ikasle baten blogean ikus dezakegun bezala, Bateyko haurrek ere eskolan atsedenalditxoa egiterakoan ederki mugitzen dituzte beraien gorputz ñimiñoak, irakasleekin batera, abesti hau entzundakoan.
Besterik gabe, minutu erdiz mugi ezazu ipurdia haur dominikarrekin batera!
Egilea ane laka pagaldai en 17:32 0 iruzkin
Etiketak: atzerrian, haurrak dantzan, musika
Etiquetas Technorati: atzerrian , haurrak dantzan , musika
Etiquetas Blogalaxia: atzerrian , haurrak dantzan , musika
Musikak duen erritmoaz komunikatzen da haurra
Norbaitek zioen bezala, garrantzitsuena ez da okinak zemat ogi egiten dituen, egindakoak nola eginda dauden baino. Musika bidea da, ez helburua.
Imanol Urbieta musikagile eta musika irakasle gipuzkoarraren esanetan, hizkuntza, mugimendua eta musikaterapia oso inportanteak dira haurrarentzat. Musikaren helburua ez da musikariak sortzea, musika bizitzea eta musikaz baliatzea baizik, norbere inhibizioak eta ezinak gainditzeko, komunikatzeko gogoa sortarazteko.
Hori dela eta, kontuan izan behar dugu haurraren komunikazio beharra. Umeak bere erritmoa, bere pultsazioa du. Bere erritmo horrek esaten dio besteekin bat egitea oso larria dela, baina hala ere umeak aurre egin behar du eta umeari lagundu egin behar zaio aurrera egiten. Hau da Imanolen eta orohar hezitzaileen sistemaren gunea; haurra nolakoa den asmatzea. "Nolako pultsazioa, nolako nortasuna duen asmatzea, gizarteratu edo eskolaratu aurretik. Musikaren bidez haurrekin bat egiten dugu. Musikak duen erritmoaz komunikatzen da haurra".
Musikan aditua dugun gipuzkoarraren hitzei une batez erreparatzerakoan, noizbait haur hezitzaile izango naizen honek bat egiten du hauekin. Baina ez bakarrik musika garrantzitsua dela esaten duenean; hau oinarri hartuz, haur bakoitzarekin inplikatu behar denaren aldeko apustua ere egiten dut, haur bakoitza osoki ezagutu eta hauen nahi eta beharrak kontuan hartuz, honekin baliatu umeak beren inguruarekin komunikatu ahal izateko.
Beraz, ez dago dudarik musika eta heziketa elkarloturik doazela.
Egilea ane laka pagaldai en 11:50 0 iruzkin
Etiketak: erritmoa, heziketa, komunikazio beharra, musika
Etiquetas Technorati: erritmoa , heziketa , komunikazio beharra , musika
Etiquetas Blogalaxia: erritmoa , heziketa , komunikazio beharra , musika