2007/10/14


Badirudi haurrek txikitatik dutela musikaren beharra. Batek daki guraso askok gauetan zenbat aldiz izaten dituzten komeriak beraien haurra ezin lokarturik, ezin lasaiturik dabiltzanean. Batetik, umea oraindik txikia delako eta ezin izaten dutelako gurasoek igarri zelan jokatu. Bestetik, egun osoko nekeak ez dielako argi pentsatzen uzten...

Jarraian azaltzen den orrian guraso edo tutore horiei aholku edota ideia batzuk eskeintzen zaizkie momentu latz horiei aurre egiteko. Hala nola, leloei, sehaska-kantuei eta jolas-kantuei ematen zaie garrantzia. Mota bakoitzeko abestiak noiz eta nola erabili, etab. azaltzen direlarik bertan.

Aipatutako kantu hauek gurasoek ezagutzea eta beren umeei erregulartasunez (egunero, errutina bezala eta momentu jakin batzuetan) abestea onuragarria izan daiteke bai haurrarentzat eta baita gurasoentzat ere. Honetaz gain, bien arteko erlazioa estutzea ere ahalbidetuko du.

Abesti desberdinak noiz eta nola abestu ahal diren jakin nahi baduzu, hemen jaso dezakezu informazio gehiago.

No hay comentarios: