2007/10/14


Badirudi haurrek txikitatik dutela musikaren beharra. Batek daki guraso askok gauetan zenbat aldiz izaten dituzten komeriak beraien haurra ezin lokarturik, ezin lasaiturik dabiltzanean. Batetik, umea oraindik txikia delako eta ezin izaten dutelako gurasoek igarri zelan jokatu. Bestetik, egun osoko nekeak ez dielako argi pentsatzen uzten...

Jarraian azaltzen den orrian guraso edo tutore horiei aholku edota ideia batzuk eskeintzen zaizkie momentu latz horiei aurre egiteko. Hala nola, leloei, sehaska-kantuei eta jolas-kantuei ematen zaie garrantzia. Mota bakoitzeko abestiak noiz eta nola erabili, etab. azaltzen direlarik bertan.

Aipatutako kantu hauek gurasoek ezagutzea eta beren umeei erregulartasunez (egunero, errutina bezala eta momentu jakin batzuetan) abestea onuragarria izan daiteke bai haurrarentzat eta baita gurasoentzat ere. Honetaz gain, bien arteko erlazioa estutzea ere ahalbidetuko du.

Abesti desberdinak noiz eta nola abestu ahal diren jakin nahi baduzu, hemen jaso dezakezu informazio gehiago.

Geroz eta nabarmenagoa den bezala, gure egunerokotasunaren parte bat bilakatu da etorkinek gure herrian eragindako aldaketa, hizkuntza, ohitura, kultura, eta beste zenbait aspekturi dagokienez.

Hori dela eta, aldaketa hauek onartzea denon eginbeharra litzatekeela argi dago. Horregatik, haurrek txikiak direnetik kulturaniztasuna jorratzen duen heziketa duin bat jasotzea ezinbestekoa da. Batik bat prozesu hau bultzatzeko, hala egin dute esaterako, Orokietako Herri Eskolan.

Aipatutako eskolan, beraz, zera egin dute: diska bat plazaratu haur kanten bilduma batekin. Baina euskarazko kantuak ezezik, kontinente desberdinetako zenbait lurraldetako kantuak hartu dituzte kontuan. Hala nola, Ertamerika, Magrebia, Senegal, Filipinas eta Suediako kanta bana ere sartu dira bilduman. Kantu bakoitza, bere jatorrizko hizkuntzan abestua izan delarik.

Eginkizun hau oso baikorra izan daitekeela argi dago, haurrek beraien hizkuntza eta orohar tradizioa ezagutzeaz gain, beraien ikaskide izango diren beste haurren jatorria hurbiletik ezagutzea eta errespetatzea errazagoa izango zaielarik.

Eskola honek plazaratutako abestien diska-ren gaineko ezagupen sakonagoa izan nahi baduzu, klikatu berton.

haur kanten CD-ak doan


Haurrek txikitatik hizkuntzarekiko kontaktua izatea ezinbestekoa da. Hori dela eta, orrialde honetan ikus dezakegun bezala, Euskararen Donostiako Udal Patronatuak haur jaioberrien gurasoei haur kanten CD batzuk luzatzen dizkie, aita-amek beraien seme-alaben inguruan ahalik eta giro euskaldunena sor dezaten.

Udal honen jokaera orijinala dela esan dezakegu; askotan, bultzatu nahi denaren inguruko ekintzak aurrera ateratzeak eta hauetan norbere inplikazioa agertzeak, soilik hitzez mintzatzeak baino eragin zuzenagoak izaten baititu.

Besterik gabe, norbaitek haur jaioberriei egokitutako abestien CD horien inguruko kuriositaterik badu, klikatu dezala azpimarratuta azaltzen den tokian.