Gaurkoan Practicum I-eko oroitzapenak etorri zaizkit gogora, horien artean haurrek sarritan abesten zituzten abestiak.
Egia esan, praktiketako lehen egunetan haurrek kantaren bat abesten zutenean hunkituta geratzen nintzela oroitzen dut. Nire ikasleak 3 urte zituzten eta txikitan gelan guk abesten genituen berberak zirela konturatu nintzen! Badirudi urteak aurrera joan arren, gauza batzuk ez direla inoiz aldatzen, beti errepikatzen direla, alegia.
Ilusio handia egin zidan, beraz, oraindik ere kantuen letra oroitzen nuela ikusteak. Ordura arte abesti batzuez ez nintzen gogoratu ere egiten, baina ikasle hauei esker erraz birgogoratzea posible izan nuen.
Besterik gabe, pare bat abestiren letrak idatziko dizkizuet, ea nork ez dituen inoiz abestu!
Esku jolasetarako, esaterako: Txikiena,txikiena non zaude hemen nago kaixo laguntxoa kaixo laguntxoa banoa, banoa. (Letra errepikatu egiten da behin eta berriz, atzamar bakoitzarekin abestuz; txikiena, nagiena, luzeena, bizkorrena, lodiena eta azkenik, eskutxoa erabiliko ditugu horretarako.) Edota bazkaltzera joateko orduan abestutakoak: Gose asko, gose asko daukat nik, daukat nik goazen bazkaltzera, goazen bazkaltzera oraintxe bertan, oraintxe bertan. |