Herri kanten ikastaroa
Nork ez du izan noizbait estualdi bat haurrekin egonda, hauek aspertu direnean eta zer egin ez dakigula geratu garenean? Zuri oraindik gertatu ez bazaizu.. egon lasai, noizbait tokatuko zaizu eta!
Beraz, zer hobeto kanten inguruko ikastarotxo bat hartzea baino? Azpeitiko Udalak jarri du plan hori martxan eta ikastaroa ez da oso luzea izango. Honek, 10 ordu iraungo ditu eta guztiz amaitzean, landutako kantak eta partiturak biltzen dituen liburuxka bananduko zaio bakoitzari.
Honez gain, ikastaroa egin denaren agiria ere bananduko da joandakoen artean.
Zer, ez dauka itxura txarra, ezta? Ba badakizu, anima zaitez!
2007/10/28
Egilea ane laka pagaldai en 18:32 0 iruzkin
Etiketak: Azpeitiko Udala, kanten ikastaroak, liburuxka
Etiquetas Technorati: Azpeitiko Udala , kanten ikastaroak , liburuxka
Etiquetas Blogalaxia: Azpeitiko Udala , kanten ikastaroak , liburuxka
Bai hemen eta baita Dominikar Errepublikan ere!
Zeinek jaso dezake eskua "como los gorilas" kanta nork ezagutzen ez duen galdetuz gero? Badirudi mundu osoan zehar ezagun bihurtu dela.. baita Dominikar Errepublikan ere! Bai bai, sinetsidazu! Bertan praktiketan egon den ikasle baten blogean ikus dezakegun bezala, Bateyko haurrek ere eskolan atsedenalditxoa egiterakoan ederki mugitzen dituzte beraien gorputz ñimiñoak, irakasleekin batera, abesti hau entzundakoan.
Besterik gabe, minutu erdiz mugi ezazu ipurdia haur dominikarrekin batera!
Egilea ane laka pagaldai en 17:32 0 iruzkin
Etiketak: atzerrian, haurrak dantzan, musika
Etiquetas Technorati: atzerrian , haurrak dantzan , musika
Etiquetas Blogalaxia: atzerrian , haurrak dantzan , musika
Musikak duen erritmoaz komunikatzen da haurra
Norbaitek zioen bezala, garrantzitsuena ez da okinak zemat ogi egiten dituen, egindakoak nola eginda dauden baino. Musika bidea da, ez helburua.
Imanol Urbieta musikagile eta musika irakasle gipuzkoarraren esanetan, hizkuntza, mugimendua eta musikaterapia oso inportanteak dira haurrarentzat. Musikaren helburua ez da musikariak sortzea, musika bizitzea eta musikaz baliatzea baizik, norbere inhibizioak eta ezinak gainditzeko, komunikatzeko gogoa sortarazteko.
Hori dela eta, kontuan izan behar dugu haurraren komunikazio beharra. Umeak bere erritmoa, bere pultsazioa du. Bere erritmo horrek esaten dio besteekin bat egitea oso larria dela, baina hala ere umeak aurre egin behar du eta umeari lagundu egin behar zaio aurrera egiten. Hau da Imanolen eta orohar hezitzaileen sistemaren gunea; haurra nolakoa den asmatzea. "Nolako pultsazioa, nolako nortasuna duen asmatzea, gizarteratu edo eskolaratu aurretik. Musikaren bidez haurrekin bat egiten dugu. Musikak duen erritmoaz komunikatzen da haurra".
Musikan aditua dugun gipuzkoarraren hitzei une batez erreparatzerakoan, noizbait haur hezitzaile izango naizen honek bat egiten du hauekin. Baina ez bakarrik musika garrantzitsua dela esaten duenean; hau oinarri hartuz, haur bakoitzarekin inplikatu behar denaren aldeko apustua ere egiten dut, haur bakoitza osoki ezagutu eta hauen nahi eta beharrak kontuan hartuz, honekin baliatu umeak beren inguruarekin komunikatu ahal izateko.
Beraz, ez dago dudarik musika eta heziketa elkarloturik doazela.
Egilea ane laka pagaldai en 11:50 0 iruzkin
Etiketak: erritmoa, heziketa, komunikazio beharra, musika
Etiquetas Technorati: erritmoa , heziketa , komunikazio beharra , musika
Etiquetas Blogalaxia: erritmoa , heziketa , komunikazio beharra , musika
2007/10/14
Badirudi haurrek txikitatik dutela musikaren beharra. Batek daki guraso askok gauetan zenbat aldiz izaten dituzten komeriak beraien haurra ezin lokarturik, ezin lasaiturik dabiltzanean. Batetik, umea oraindik txikia delako eta ezin izaten dutelako gurasoek igarri zelan jokatu. Bestetik, egun osoko nekeak ez dielako argi pentsatzen uzten...
Jarraian azaltzen den orrian guraso edo tutore horiei aholku edota ideia batzuk eskeintzen zaizkie momentu latz horiei aurre egiteko. Hala nola, leloei, sehaska-kantuei eta jolas-kantuei ematen zaie garrantzia. Mota bakoitzeko abestiak noiz eta nola erabili, etab. azaltzen direlarik bertan.
Aipatutako kantu hauek gurasoek ezagutzea eta beren umeei erregulartasunez (egunero, errutina bezala eta momentu jakin batzuetan) abestea onuragarria izan daiteke bai haurrarentzat eta baita gurasoentzat ere. Honetaz gain, bien arteko erlazioa estutzea ere ahalbidetuko du.
Abesti desberdinak noiz eta nola abestu ahal diren jakin nahi baduzu, hemen jaso dezakezu informazio gehiago.
Egilea ane laka pagaldai en 21:27 0 iruzkin
Etiketak: gurasoei aholkuak, jaioberriak, musika
Etiquetas Technorati: gurasoei aholkuak , jaioberriak , musika
Etiquetas Blogalaxia: gurasoei aholkuak , jaioberriak , musika
Geroz eta nabarmenagoa den bezala, gure egunerokotasunaren parte bat bilakatu da etorkinek gure herrian eragindako aldaketa, hizkuntza, ohitura, kultura, eta beste zenbait aspekturi dagokienez. Hori dela eta, aldaketa hauek onartzea denon eginbeharra litzatekeela argi dago. Horregatik, haurrek txikiak direnetik kulturaniztasuna jorratzen duen heziketa duin bat jasotzea ezinbestekoa da. Batik bat prozesu hau bultzatzeko, hala egin dute esaterako, Orokietako Herri Eskolan. Aipatutako eskolan, beraz, zera egin dute: diska bat plazaratu haur kanten bilduma batekin. Baina euskarazko kantuak ezezik, kontinente desberdinetako zenbait lurraldetako kantuak hartu dituzte kontuan. Hala nola, Ertamerika, Magrebia, Senegal, Filipinas eta Suediako kanta bana ere sartu dira bilduman. Kantu bakoitza, bere jatorrizko hizkuntzan abestua izan delarik. Eginkizun hau oso baikorra izan daitekeela argi dago, haurrek beraien hizkuntza eta orohar tradizioa ezagutzeaz gain, beraien ikaskide izango diren beste haurren jatorria hurbiletik ezagutzea eta errespetatzea errazagoa izango zaielarik. Eskola honek plazaratutako abestien diska-ren gaineko ezagupen sakonagoa izan nahi baduzu, klikatu berton. |
Egilea ane laka pagaldai en 20:26 0 iruzkin
Etiketak: abestien diska, haurrak, hizkuntza desberdinak
Etiquetas Technorati: abestien diska , haurrak , hizkuntza desberdinak
Etiquetas Blogalaxia: abestien diska , haurrak , hizkuntza desberdinak
haur kanten CD-ak doan
Haurrek txikitatik hizkuntzarekiko kontaktua izatea ezinbestekoa da. Hori dela eta, orrialde honetan ikus dezakegun bezala, Euskararen Donostiako Udal Patronatuak haur jaioberrien gurasoei haur kanten CD batzuk luzatzen dizkie, aita-amek beraien seme-alaben inguruan ahalik eta giro euskaldunena sor dezaten.
Udal honen jokaera orijinala dela esan dezakegu; askotan, bultzatu nahi denaren inguruko ekintzak aurrera ateratzeak eta hauetan norbere inplikazioa agertzeak, soilik hitzez mintzatzeak baino eragin zuzenagoak izaten baititu.
Besterik gabe, norbaitek haur jaioberriei egokitutako abestien CD horien inguruko kuriositaterik badu, klikatu dezala azpimarratuta azaltzen den tokian.
Egilea ane laka pagaldai en 16:52 0 iruzkin
Etiketak: Donostiako Udala, euskara, haur kanten CD-ak
Etiquetas Technorati: Donostiako Udala , euskara , haur kanten CD-ak
Etiquetas Blogalaxia: Donostiako Udala , euskara , haur kanten CD-ak