2007/12/03

Haurrak irratian abesten

Ez da berria umeek abesti desberdinen bitartez hainbat gauza ikasten dituztela.

Hala ere, haurrek ikasturtean zehar menperatu beharreko kontzeptuak ikastetik aparte, abestiak beste zenbait ekintzetarako ere baliagarriak izan dakizkieke. Horien artean,

txikiek ondo pasatzea
izan daiteke helburuetako bat.

Behean ikus dezakegun bideo honetan argi azaltzen den bezala, 3 haurrek "Maite Zaitut" abesti ezaguna beraien erara Arraio irratian kantatzean, ezin hobeto pasatu dute.

Beraz, ikastetxe batzutan honelako eskolaz kanpoko ekintza asko aurrera eramaten ez direnez, honelako jarduerak planteatzea egokia izan liteke: irratian abestea, hauetan elkarrizketatuak izatea, etab. Modu honetan, eskolako txikiek
era motibagarri eta dibertigarri batean (eta askotan inkonzienteki)
zenbait kontzeptu barneratuko lituzkete.

2007/12/02

Haur kanten diskak

Esan dezakegu "modan dauden" haur kanten diskak Betizu, Txirri, Mirri eta Txiribiton eta Pirritx eta Porrotx-ek argitaratutakoak direla, besteak beste.

Hala ere, hauek ez dira inondik ere ditugun aukera bakarrak. Honela frogatzen digu, esaterako, Donostiako udal musika eta dantza eskolak ezagutzera eman duen haurrentzako disken zerrenda batek.

Beste diska hauek Euskal Herrian nahiz hemendik kanpo argitaratuak dira. Honela, abestiak hizkuntza desberdinetan aurkeztuak agertzen direlarik; baita ingelesez ere! Aukera hau oso egokia izan daiteke etxeko txikientzat, beste hizkuntzekiko harremana sendotzea posible izango bait litzateke beraientzat.

Besterik barik, familian goza itzazue mota desberdinetako diska hauek!

2007/11/16

gurasoei eta umeei zuzendutako bi ikastaro

"HITZA" Eskualdeko egunkaria irakurtzerakoan nire gaiaren inguruko informazioarekin topo egin eta berehala zuei berria zabaltzea etorri zait burura.

Horrela, oraingo honetan pare bat ikastaroren berri ematera natorkizue, Lekeitioko Udaleko Euskera Zerbitzuak antolatutakoak hain zuzen: 0-3 urte bitarteko umeen kanta eta jolasei buruzkoak.

Abestiei dagokienez, lo kantak, jatekoak, altzoan hartuta abestekoak eta errezitatzekoak ikasteko aukera izango da, batik bat.

Dirudienez, antolatzaileen helburua gurasoek "ume txikiekin euskaraz jolasteko eta abesteko tresnak ikastea da".

Gaineratu beharrekoa da haurtzaindegi zerbitzua egongo dela ikastaro hauek iraun bitartean.

Izena emateko epea gaur bukatzen denez eta plazak mugatuak izango direnez, apunta zaitez lehenbailehen!

Izena emateko lekuaren nahiz ikastaroei buruzko egunen eta orduen inguruko informazio zehatzagoa eskuratu nahi izanez gero, klikatu berton!

Ondo pasa!

2007/11/11


Beste egunean haur kanten CD batzuen inguruko informazioa eskeini nizuen; Euskararen Donostiako Udal Patronatuak haur jaioberriak dituzten gurasoei luzatzen dizkietenei buruzkoa hain zuzen.

Oraingo honetan gai honekin lotura duen beste informazio bat gehituko dizuet.

Sakanako Mankomunitateak ere, aipatutako Udal Patronatuak bezala, antzeko eskeintzetan hartu du parte.

Hasteko, Mankomunitate honek haur jaioberriak dituzten gurasoei zenbait material (foiletoa, haur solasen zerrenda, autorako eranskailua eta lerde zapia) bidaltzen dizkie. Gainera, umeek urte bat betetzean, haur kantak biltzen dituen CDa eta CDarekin erabiltzeko gida banatzen zaizkie. Horretaz gain, Sakanako Mankomunitateak haur jolasen eta haur kanten ikastaroak eskaintzen ditu doan.

Gaineratu behar da garrantzi handia ematen diola elkarte honek ere euskarari. Beraz, aipatutako kanta eta jolasak hizkuntza honetan eramango dira aurrera.

Datuak lagungarri izango zaizkizuelakoan, beste bat arte!

haur kantak eta abeslariak

Badirudi lan hau egiteko orduan askok gai bera aukeratu dugula. Haur munduarekin elkarlotuta egon behar duen gai bat hautatu beharra genuen eta hainbeste ikaskideren artean, ez da arraroa honelako kointzidentziak gertatzea.

Nire bloga gizentzeko asmotan interneten informazio bila aritzen naiz eta gai beretsua duten blog hauekin egin dut topo, beraz. Blog dexentetako informazioa eskuragarri dagoen arren, interesgarriak iruditu zaizkidanetatik bat haur kantei eta abeslariei buruzkoa izan da.

Aipatutako blog horretan, beraz, Euskal Herriko haur kantei eta hauen abeslariei buruzko berriak eta informazioa eskeintzen da.

Ea lagungarri zaizuen!!

2007/10/28


Herri kanten ikastaroa

Nork ez du izan noizbait estualdi bat haurrekin egonda, hauek aspertu direnean eta zer egin ez dakigula geratu garenean? Zuri oraindik gertatu ez bazaizu.. egon lasai, noizbait tokatuko zaizu eta!

Beraz, zer hobeto kanten inguruko ikastarotxo bat hartzea baino? Azpeitiko Udalak jarri du plan hori martxan eta ikastaroa ez da oso luzea izango. Honek, 10 ordu iraungo ditu eta guztiz amaitzean, landutako kantak eta partiturak biltzen dituen liburuxka bananduko zaio bakoitzari.

Honez gain, ikastaroa egin denaren agiria ere bananduko da joandakoen artean.
Zer, ez dauka itxura txarra, ezta? Ba badakizu, anima zaitez!


Bai hemen eta baita Dominikar Errepublikan ere!



Zeinek jaso dezake eskua "como los gorilas" kanta nork ezagutzen ez duen galdetuz gero? Badirudi mundu osoan zehar ezagun bihurtu dela.. baita Dominikar Errepublikan ere! Bai bai, sinetsidazu! Bertan praktiketan egon den ikasle baten blogean ikus dezakegun bezala, Bateyko haurrek ere eskolan atsedenalditxoa egiterakoan ederki mugitzen dituzte beraien gorputz ñimiñoak, irakasleekin batera, abesti hau entzundakoan.

Besterik gabe, minutu erdiz mugi ezazu ipurdia haur dominikarrekin batera!