"HITZA" Eskualdeko egunkaria irakurtzerakoan nire gaiaren inguruko informazioarekin topo egin eta berehala zuei berria zabaltzea etorri zait burura. Horrela, oraingo honetan pare bat ikastaroren berri ematera natorkizue, Lekeitioko Udaleko Euskera Zerbitzuak antolatutakoak hain zuzen: 0-3 urte bitarteko umeen kanta eta jolasei buruzkoak. Abestiei dagokienez, lo kantak, jatekoak, altzoan hartuta abestekoak eta errezitatzekoak ikasteko aukera izango da, batik bat. Dirudienez, antolatzaileen helburua gurasoek "ume txikiekin euskaraz jolasteko eta abesteko tresnak ikastea da". Gaineratu beharrekoa da haurtzaindegi zerbitzua egongo dela ikastaro hauek iraun bitartean. Izena emateko epea gaur bukatzen denez eta plazak mugatuak izango direnez, apunta zaitez lehenbailehen! Izena emateko lekuaren nahiz ikastaroei buruzko egunen eta orduen inguruko informazio zehatzagoa eskuratu nahi izanez gero, klikatu berton! Ondo pasa! |
2007/11/16
gurasoei eta umeei zuzendutako bi ikastaro
Egilea ane laka pagaldai en 14:40
Etiketak: euskara, kanta eta jolas ikastaroak, Lekeitioko Udala
Etiquetas Technorati: euskara , kanta eta jolas ikastaroak , Lekeitioko Udala
Etiquetas Blogalaxia: euskara , kanta eta jolas ikastaroak , Lekeitioko Udala
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario