Hemen duzue Power Pointen egindako aurkezpen bat, sarean aurkitu dudana.
| Ni neu ere ausartu naiz nire gaiari lotuta doan Power Point berri bat sortzen eta sarean jartzen. |
Dena dela,
| ea baliagarri zaizkizuen bertan sartutako 3-4 abesti! |
Hemen duzue Power Pointen egindako aurkezpen bat, sarean aurkitu dudana.
| Ni neu ere ausartu naiz nire gaiari lotuta doan Power Point berri bat sortzen eta sarean jartzen. |
| ea baliagarri zaizkizuen bertan sartutako 3-4 abesti! |
Egilea
ane laka pagaldai
en
17:26
0
iruzkin
Etiketak: haur eta jolas kantak, Power Point, we are the world
Gaurkoan Practicum I-eko oroitzapenak etorri zaizkit gogora, horien artean haurrek sarritan abesten zituzten abestiak.
Egia esan, praktiketako lehen egunetan haurrek kantaren bat abesten zutenean hunkituta geratzen nintzela oroitzen dut. Nire ikasleak 3 urte zituzten eta txikitan gelan guk abesten genituen berberak zirela konturatu nintzen! Badirudi urteak aurrera joan arren, gauza batzuk ez direla inoiz aldatzen, beti errepikatzen direla, alegia.
Ilusio handia egin zidan, beraz, oraindik ere kantuen letra oroitzen nuela ikusteak. Ordura arte abesti batzuez ez nintzen gogoratu ere egiten, baina ikasle hauei esker erraz birgogoratzea posible izan nuen.
Besterik gabe, pare bat abestiren letrak idatziko dizkizuet, ea nork ez dituen inoiz abestu!
| Esku jolasetarako, esaterako: Txikiena,txikiena non zaude hemen nago kaixo laguntxoa kaixo laguntxoa banoa, banoa. (Letra errepikatu egiten da behin eta berriz, atzamar bakoitzarekin abestuz; txikiena, nagiena, luzeena, bizkorrena, lodiena eta azkenik, eskutxoa erabiliko ditugu horretarako.) Edota bazkaltzera joateko orduan abestutakoak: Gose asko, gose asko daukat nik, daukat nik goazen bazkaltzera, goazen bazkaltzera oraintxe bertan, oraintxe bertan. |
Egilea
ane laka pagaldai
en
11:43
0
iruzkin
Etiketak: abestiak, practicum I, umeak
Ez da berria umeek abesti desberdinen bitartez hainbat gauza ikasten dituztela.
Hala ere, haurrek ikasturtean zehar menperatu beharreko kontzeptuak ikastetik aparte, abestiak beste zenbait ekintzetarako ere baliagarriak izan dakizkieke. Horien artean,
| txikiek ondo pasatzea |
| era motibagarri eta dibertigarri batean (eta askotan inkonzienteki) |
Egilea
ane laka pagaldai
en
12:17
0
iruzkin
Etiketak: "Maite Zaitut" abestia, bideoa, irratian kantari
Esan dezakegu "modan dauden" haur kanten diskak Betizu, Txirri, Mirri eta Txiribiton eta Pirritx eta Porrotx-ek argitaratutakoak direla, besteak beste.
Hala ere, hauek ez dira inondik ere ditugun aukera bakarrak. Honela frogatzen digu, esaterako, Donostiako udal musika eta dantza eskolak ezagutzera eman duen haurrentzako disken zerrenda batek.
Beste diska hauek Euskal Herrian nahiz hemendik kanpo argitaratuak dira. Honela, abestiak hizkuntza desberdinetan aurkeztuak agertzen direlarik; baita ingelesez ere! Aukera hau oso egokia izan daiteke etxeko txikientzat, beste hizkuntzekiko harremana sendotzea posible izango bait litzateke beraientzat.
Besterik barik, familian goza itzazue mota desberdinetako diska hauek!
Egilea
ane laka pagaldai
en
20:38
0
iruzkin
Etiketak: Donostiako Udala, haur kanten CD-ak, hizkuntza desberdinak
| "HITZA" Eskualdeko egunkaria irakurtzerakoan nire gaiaren inguruko informazioarekin topo egin eta berehala zuei berria zabaltzea etorri zait burura. Horrela, oraingo honetan pare bat ikastaroren berri ematera natorkizue, Lekeitioko Udaleko Euskera Zerbitzuak antolatutakoak hain zuzen: 0-3 urte bitarteko umeen kanta eta jolasei buruzkoak. Abestiei dagokienez, lo kantak, jatekoak, altzoan hartuta abestekoak eta errezitatzekoak ikasteko aukera izango da, batik bat. Dirudienez, antolatzaileen helburua gurasoek "ume txikiekin euskaraz jolasteko eta abesteko tresnak ikastea da". Gaineratu beharrekoa da haurtzaindegi zerbitzua egongo dela ikastaro hauek iraun bitartean. Izena emateko epea gaur bukatzen denez eta plazak mugatuak izango direnez, apunta zaitez lehenbailehen! Izena emateko lekuaren nahiz ikastaroei buruzko egunen eta orduen inguruko informazio zehatzagoa eskuratu nahi izanez gero, klikatu berton! Ondo pasa! |
Egilea
ane laka pagaldai
en
14:40
0
iruzkin
Etiketak: euskara, kanta eta jolas ikastaroak, Lekeitioko Udala

Beste egunean haur kanten CD batzuen inguruko informazioa eskeini nizuen; Euskararen Donostiako Udal Patronatuak haur jaioberriak dituzten gurasoei luzatzen dizkietenei buruzkoa hain zuzen.
Oraingo honetan gai honekin lotura duen beste informazio bat gehituko dizuet.
Sakanako Mankomunitateak ere, aipatutako Udal Patronatuak bezala, antzeko eskeintzetan hartu du parte.
Hasteko, Mankomunitate honek haur jaioberriak dituzten gurasoei zenbait material (foiletoa, haur solasen zerrenda, autorako eranskailua eta lerde zapia) bidaltzen dizkie. Gainera, umeek urte bat betetzean, haur kantak biltzen dituen CDa eta CDarekin erabiltzeko gida banatzen zaizkie. Horretaz gain, Sakanako Mankomunitateak haur jolasen eta haur kanten ikastaroak eskaintzen ditu doan.
Gaineratu behar da garrantzi handia ematen diola elkarte honek ere euskarari. Beraz, aipatutako kanta eta jolasak hizkuntza honetan eramango dira aurrera.
Datuak lagungarri izango zaizkizuelakoan, beste bat arte!
Egilea
ane laka pagaldai
en
15:07
0
iruzkin
Etiketak: haur kanten CD-ak, kanten ikastaroak doan, Sakanako Mankomunitatea
Badirudi lan hau egiteko orduan askok gai bera aukeratu dugula. Haur munduarekin elkarlotuta egon behar duen gai bat hautatu beharra genuen eta hainbeste ikaskideren artean, ez da arraroa honelako kointzidentziak gertatzea.
Nire bloga gizentzeko asmotan interneten informazio bila aritzen naiz eta gai beretsua duten blog hauekin egin dut topo, beraz. Blog dexentetako informazioa eskuragarri dagoen arren, interesgarriak iruditu zaizkidanetatik bat haur kantei eta abeslariei buruzkoa izan da.
Aipatutako blog horretan, beraz, Euskal Herriko haur kantei eta hauen abeslariei buruzko berriak eta informazioa eskeintzen da.
Ea lagungarri zaizuen!!
Egilea
ane laka pagaldai
en
13:45
0
iruzkin
Etiketak: abeslariak, bloga, euskal herria, haur kantak