PINTXO PINTXO
"Pintxo Pintxo
gure txakurra da ta
Pintxo Pintxo
bere izena du.
Txuri-beltza da ta
ez du koska egiten
begi bat ixten du
jolastu nahi badu"
BOLONTENA
Bolontena, nere laztana,
ez egin lorik basuan.
Azeritxuak eramango zaittu
erbiya zarelakuan. Bo!
HAURTXO TTIPIA
"Haurtxo ttipia seaskan dago
zait iduri aingerua, lo.
Haurtxo ttipia seaskan dago
zait iduri aingerua, lo.
Ene maitia, ene pottolo,
egina guzu, lo!
Txakur haundia etorriko da
zuk ez baduzu egiten lo
Txakur haundia etorriko da
zuk ez baduzu egiten lo
Ene maitia, ene pottolo,
egina guzu, lo!"
2008/01/20
txikitako abesti batzuk..
Egilea ane laka pagaldai en 21:13 1 iruzkin
Etiketak: bolontena, hartxo ttipia, pintxo pintxo
Etiquetas Technorati: bolontena , hartxo ttipia , pintxo pintxo
Etiquetas Blogalaxia: bolontena , hartxo ttipia , pintxo pintxo
2008/01/19
Power Point-ean egindako pare bat aurkezpen
Hemen duzue Power Pointen egindako aurkezpen bat, sarean aurkitu dudana.
Ni neu ere ausartu naiz nire gaiari lotuta doan Power Point berri bat sortzen eta sarean jartzen. |
Dena dela,
ea baliagarri zaizkizuen bertan sartutako 3-4 abesti! |
Egilea ane laka pagaldai en 17:26 0 iruzkin
Etiketak: haur eta jolas kantak, Power Point, we are the world
Etiquetas Technorati: haur eta jolas kantak , Power Point , we are the world
Etiquetas Blogalaxia: haur eta jolas kantak , Power Point , we are the world
2008/01/16
Gaurkoan Practicum I-eko oroitzapenak etorri zaizkit gogora, horien artean haurrek sarritan abesten zituzten abestiak.
Egia esan, praktiketako lehen egunetan haurrek kantaren bat abesten zutenean hunkituta geratzen nintzela oroitzen dut. Nire ikasleak 3 urte zituzten eta txikitan gelan guk abesten genituen berberak zirela konturatu nintzen! Badirudi urteak aurrera joan arren, gauza batzuk ez direla inoiz aldatzen, beti errepikatzen direla, alegia.
Ilusio handia egin zidan, beraz, oraindik ere kantuen letra oroitzen nuela ikusteak. Ordura arte abesti batzuez ez nintzen gogoratu ere egiten, baina ikasle hauei esker erraz birgogoratzea posible izan nuen.
Besterik gabe, pare bat abestiren letrak idatziko dizkizuet, ea nork ez dituen inoiz abestu!
Esku jolasetarako, esaterako: Txikiena,txikiena non zaude hemen nago kaixo laguntxoa kaixo laguntxoa banoa, banoa. (Letra errepikatu egiten da behin eta berriz, atzamar bakoitzarekin abestuz; txikiena, nagiena, luzeena, bizkorrena, lodiena eta azkenik, eskutxoa erabiliko ditugu horretarako.) Edota bazkaltzera joateko orduan abestutakoak: Gose asko, gose asko daukat nik, daukat nik goazen bazkaltzera, goazen bazkaltzera oraintxe bertan, oraintxe bertan. |
Egilea ane laka pagaldai en 11:43 0 iruzkin
Etiketak: abestiak, practicum I, umeak
Etiquetas Technorati: abestiak , practicum I , umeak
Etiquetas Blogalaxia: abestiak , practicum I , umeak